Zenbeit hitzez kondatuko dautzuegu kapera pollit hunen ixtorioa. Hiru ehun eta hemeretzi urte huntan eraikia da, Jean Larralde Hazpandar apezaren nahikariaz.
Ixtorio hunek agertzerat emaiten dauku hamazazpigarren mendeko egoera elizako sailean, bai eta ere apez euskaldun baten bermatzeabere fedean. Aita Sainduari emaiten zakola lehentasuna eta ez Louis XIV garrena, Frantziako erregeari.
Bertzalde, Elizaberriko kapera berritua izan baitzen urteburu hunen karietarat, Hazparneko Jean Pinatel Auzapezaren nahikariz, estrena gisa, mintzaldi batzu antolatuak izan ziren, gaia zagon: Euskal Herria eta Hazparne Frantziako iraultza egoeran.Hemen kausituko duzue ere mintzaldi hunen idatziak. Huntan parte hartu zuten: Manex Goyenetche, Grosjean andereak eta Pierre ipuy.